Gaur goizean etxe kaleratze bat gelditzera deitu du Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 21a, 08:36
Albistea erredaktatzeko tenorean, jendea elkartzen hasia da etxebizitzaren parean (Argazia: PAH)

Iruñeko Lezkairu kaleko 21 atariko etxebizitzan, bikote bat eta haren lau seme-alaba adingabeak bizi dira.

Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak (PAH) zabalduriko informazioaren arabera, Yolan, Juan eta haien lau seme-alabak subentzionaturiko alokairu publikoko etxebizitza batean bizi dira. Etxebizitza hori Errotabidea promotorak kudeatzen du. Eta hark bultzatu behar du hustea. PAHk bitartekaritza lana egin du familiaren eta Errotabidearen artean. Hilabetez hustea atzeratzea adostu zuten. Baina epea igarota, Errotabideak eta Nafarroako Gobernuak ez diote inolako konponbiderik eskaini bikoteari, betiere PAHk emandako informazioaren arabera. Gauzak horrela, husteari aurre egitera deitu du PAHk. Elkarretaratzea 8.30ean hasi dute, etxebizitzaren parean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!