948 Merkatutik aritu gara zuzenean

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 20a, 16:53

948 Merkatuak kulturako artisten eta profesionalen topagune bilakatuko du Iruña azaroaren 22ra bitarte. Metropoli Forala saioan zenbaitekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Mikel Ozkoidi Nafarroako Gobernuko kultur alorreko departamentuko teknikaria izan dugu lehen gonbidatua. Nabarmendu duenez aurtengo ardatz nagusia hibridazioa eta arte diziplina ezberdinen arteko uztarketa izanen da. Halakoa izan da gure saioa ere. Labrit Multimediako Itziar Luri, Zauriak dokumentalaren egile Iker Oiz, Hodei magoa, Nafarroako Antzokien sareko koordinatzaile Iker Bengotxea, TDiferencia konpainiako Ainhoa Ruiz, Martintxo Etxauri diseinatzaile digitala, Eusko Jaurlaritzako kultur sailburuorde Joxean Muñoz, Martxel Rodrigez dantzaria eta Geltokiko Katrin Ginea izan ditugu solaskide.

Zuzeneko musika ere eduki dugu, Ibil Bedi taldearen eta Marcelo Escrichen jazz musikariaren bitartez.

Erlazionatuak

Metropoli Forala 2019-11-20

Euskalerria Irratia 2019 aza 20 Nafarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!