Osasunak igandean bakarrik salduko ditu derbirako sarrerak, jarraitzaileen eskaera handia dela eta

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 19a, 19:41

Bazkideek utzitako eserlekuak bakarrik jarri ahal izango ditu salgai klubak.

Osasunak azaroaren 24an bakarrik salduko ditu Athleticen aurkako partidarako sarrerak estadioko leihatiletan 10: 00etatik partida hasi edo sarrerak amaitu arte. Bazkideek eta jarraitzaileek bakarrik erosi ahal izango dituzte derbirako sarrerak. Jarraitzaileen eta babesleen eskaerei erantzun ondoren, sarrera kupo oso murritza du klubak salgai. Hori dela eta, datorren igandean Sadar estadiora joango ez diren bazkideek webgunearen bidez ematen dituzten sarrerak bakarrik salduko dituzte txarteldegian.

1.200 jarraitzaile ditu Osasunak denboraldi honetan, eta taldeak Sadarren jokatuko dituen partidetako baterako sarrera bat erreserbatzeko eskubidea dute. Klubak jarraitzaileen eskaera guztiei erantzun die, eta, babesleen eskaera ugarirekin batera, denboraldi hasieran sinatutako kontratuen mende beti, ezinezkoa da klubak igandea baino lehen sarrerak saltzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!