Pirritx, Porrotx eta Marimotots "maskota batasunotzat" jotzen dituen txio bat bertxiotu du Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 19a, 18:37

Iruñeko Udalak bertxiotutako txioa. (Irudia: @msikusimakusi)

"Oker" bat izan dela adierazi du udalak Twitter bidez.

Iruñeko Udaleko Twitterreko kontu ofizialak "akats batengatik" Pirritx, Porrotx eta Marimotots "maskota batasunotzat" jo dituen txio bat zabaldu du. Handik gutxira, ezabatu egin dute bertxiotutako mezua. Udalaren jarduna kritikatu dute zenbait erabiltzailek Twitterren. Horietako zenbati erantzunez, akatsa izan dela aitortu eta barkamena eskatu du Iruñeko Udalak: "Kaixo. Tweet hau akats batengatik bertxiotu  da sareak monitorizatzeko orduan eta berehala desargitaratu da. Jakina, horrelako mezuek ez dute tokirik udaleko sare sozialetan. Nahasmena sentitzen dugu, eta ibilbide luzeagorik ez egiteko erregutzen dugu. Eskerrik asko! ".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!