Iruñeko Udaleko Presidentetza Batzordeak adierazpen instituzional bat onartu du asteon, egiten diren bidaia ofizialen inguruan. Adierazpenaren arabera, "langile teknikoek edo zinegotziek bidaia ofizial bat egiten duten bakoitzean, horri buruzko azalpena (bidaiaren gastuak eta helburuak) eman beharko dute dagokion batzordean".
Adierazpena aho batez onartu dute Lehendakaritza Batzordean botoa duten zinegotzi guztiek.