Iruñeko euskalgintzak indar erakustaldia egin nahi du, hain zuzen, hizkuntza eskubideetan atzera egin nahi duen Navarra Sumak bere ordenantza onartu nahi duen unean. Ostiralean, arratsaldeko 13:00etan hasiko da osoko bilkura, euskararen ordenantza berria mahai gainean duela. Iruñean atzerapausorik ez eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko prentsaurreko jendetsua egitera deitu dute, “Maia entzun Iruñea euskaldun!” lelopean. Agerraldira, “Euskaraz bizi nahi dut” ikur eta kamisetekin joatera dei egin dute.