Ia ezinean atera dira prentsaurrekoa amaituta Katakraketik Kale Nagusira Pirritx, Porrotx, Marimotots, Olentzero eta Maridomingi. Haurrei ere luzatu nahi izan diete prentsari esandakoa, eta horretarako hitzordu berezia antolatu zuten. Erantzun zabala jaso du pailazoen deialdiak: kalea hartu baitute haur eta gurasoek. Iruñeko Udalari marrazki koloredunak bidaltzeko eskatu diete gertatutako haurrei, eta kalejiran elkarrekin Pupu eta Lorerenak udaletxera eraman dituzte.
+