Albiste txarra jaso zuten atzo Iruñeko AC Ciudad de Pamplona hoteleko langileek eta zuzendaritzak, Antonio Catalan enpresariak Iturraman bertan izen berarekin beste hotel bat zabaltzeko asmoa du, egungoa itxiz. Urtea bukatu baino lehen egiteko asmoa du Catalanek. Zuzendaritzak ez du horren argi, AC Hotelen sare barruan diren arren, horretatik kanpo jarraitzeko aukera aztertzen ari baitira. Enpresariak ordea, bertan ikasleendako erresidentzia ezartzeko asmoa du.
Antonio Catalanen proiektua orain bestelakoa da, Misericordia etxearen ondoko orubean, luxuzko hotela eraiki nahi du Corellakoak. 2021ko Sanferminetarako zabaldu nahi du negozio berria eta horretarako ‘AC Ciudad de Pamplona’ izena eraman nahi du berarekin.
1978. urtean zabaldu zituen ateak Iturrama auzoan kokatutako hotelak. NH enpresaren lehendabizikoa izan zen. Antonio Catalanek hotel sarea zabaldu zuen Europan barna, 1997an marka saldu eta AC Hoteles proiektuari ekin zion. Horietako bat da Iruñekoa. Orain Marryot sarearen barruan sartuta da AC Hoteles marka.