Indarkeria matxistaren aurka gizonezkoen inplikazioa sustatu nahi du Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 15a, 13:28

'Mugitu' Lelopean, aurtengo kanpainak gizonak inplikatzea du helburu, haien rola zalantzan jar dezaten eta berdintasunaren alde egin dezaten. Azaroaren 25a, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren inguruan ekimen sorta prestatu du Iruñeko Udalak.

'Mugitu! 'Leloa aukeratu dute aurten azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzeko. 2019an, gizonak gonbidatu nahi dira kanpainan rol zentralagoa hartzera, mugitzera, beren rola zalantzan jartzera, berdintasuna lortzeko eguneroko aukera txiki eta handi guztiak identifikatzera. Horretarako guztirako, jarduera egitaraua antolatu du Iruñeko Udalak, igande honetan hasi eta azaroaren 28an amaituko dena, zinema, hitzaldiak, antzerkia eta aldarrikapena uztartuz. Programazio osoa pamplona.es webgunean kontsulta daiteke.

Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, 11: 30ean, Udaletxe Plazan, Udaleko Osoko Bilkuran atzo onartutako adierazpen instituzionala irakurriko dute. Udalak "indarkeria sexista mota guztien aurrean gaitzesten du, emakumeek edozein esparru eta testuingurutan jasaten dituzten diskriminazio anitzen ondorioz". Era berean, Udalak, administrazio publiko gisa, "Emakumeen eta nesken aurkako zaurgarritasun- eta indarkeria-egoerak sortzen dituzten desberdintasun guztien aurka aktiboki lan egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen du, eta, horrela, gogoeta egitera eta konpromisoak hartzera gonbidatzen ditu bai gobernu eta erakunde publikoak, bai nazioarteko erakundeak eta gizarte zibila".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!