Hirurehun bat txantrearrek elkarretaratzea egin zuten bart iluntzean, auzoan zabaldu nahi duten apustu etxe berriaren aurka. Txantreako 50 elkartek deitu zuten protestara. HAien artean, Andraize, Jai Batzordea, Armonia peña eta auzoko ikastetxeetako guraso elkarteak- Haien aldarrikapenak, neurriak har ditzatela halako negozio gehiago zabaldu ez dadin, eta jada emanak dituzten lizentziak bertan behera utz itzatela. Izan ere, elkarretaratzea auzoan apustu etxea zabaldu behar duten lokalaren aitzinean egin zuten. Negozio hori abian jartzeko baimena emana da jadanik.