Maiaren Euskararen Ordenantza murriztailea babestuko du PSNk

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 12a, 07:44

Maite Esporrin, osoko bilkura batean

Maite Esporrinek dio “aurrekoak ez bezala” arau berriak “aukera berdintasuna” bermatzen duela

“Euskara balora daiteke zenbait lanpostutan, batez ere pubikoarekin harreman zuzena dutenetan, baina ez guztietan, bestela aukera berdintasuna urratzen baita”. Hala mintzatu zaio PSNren udal taldeko eledun Maite Esporrin SER irrati kateari. Gauzak horrela, osteguneko osoko bilkuran aurrera eginen du Maia alkatearen euskararen ordenantza murriztaileak, Navarra Sumaren eta PSNren artean gehiengoa baitute.

EH Bilduko eledun Joseba Asiron oso kritiko azaldu da ordenantza aldaketaren aitzinean: “Ez dira gauza ulertzeko Iruñea bi hizkuntza dituen hiria dela, eta gure betebeharra biak babestea dela”. Asironen arabera, “gure hizkuntza bat baztertzen aridira”, eta “eskuineko hirukoaren obsesioei jarraitzen diete, bai mamian baita azalean ere”.

Geroa Baiko zinegotzi Patxi Leuzaren irudikoz, “herritarren hizkuntza eskubideei dagokienez bizitzen ari garen atzerakadaren beste adibide baten aitzinean gaude”. Horretaz gain, eztabaidarik eza nabarmendu du LEuzak: “Abiada biziko aldaketa egin nahi du Navarra Sumak, taldeekin lan egiteko denborarik eta espaziorik eskaini gabe”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!