Langile bat hil egin da Iruñeko Benecke Kaliko enpresan, bihotzekoak jota

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 8a, 16:24

LAB sindikatuak salatu du "erritmo altuak, presioak eta atseden tarteen urraketa" ematen dela Landabengo enpresan.

46 urteko langile bat zendu da gaur goizean izan da, Iruñean, Landaben industriagunean dagoen Benecke Kaliko enpresan. LAB sindikatuak ohar bidez jakinarazi duenez, bihotzekoak jota hil egin da. Sindikatuak salatu du "erritmo altuak, presioak eta atseden tarteen urraketa" nagusi dirala enpresan: "Heriotz ez traumatikoa da, baina eragin zuzena du, zalantzarik gabe, bertako langileek pairatzen dituzten lan baldintzekin. Prekarietatea, berriro ere, presente dago lan heriotza batean".

Enpresa horrek 15 minutuko atsedenak ezarri dizkie langileei, barne komunikazio baten bitartez. LABek lan Ikuskaritzan salatu zuen egoera, baina ez dute erantzunik jaso. Enpresa batzordea arratsaldean bilduko da lan heriotza honen aurrean antolatuko dituen mobilizazioak zehazteko. 

Sindikatuak zabaldu duenez, aurten, "gutxienez", 40 langile hil dira lanean, Euskal Herrian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!