Iruñeko armarria kendu eta Borboi etxekoa jarriko du Maiak udaletxean

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 8a, 13:20

Enrique Maia alkateak ezkutu borbonikoa jarriko du berriro udaletxearen sarreran, eta bertatik kenduko du Joseba Asironen udal taldeak jarritako hiriko ikurra.

1735eko monarkia borbonikoko armarria Navarra Sumaren udal gobernuak Iruñeko udaletxearen atarian jarriko duena. Aurretik egon izan da bertan ikurra. Nafarroako Errege Kontseilutik dator pieza, eta 1907an eraman zuten udaletxera. Duela bi urte kendu zuen Joseba Asironen taldeak, eta hiriko armarriaren binilozko erreprodukzioa ezarri zuen. Bertan egiten dituzte argazki ofizilak harrera ofizialetan.

Udalak iragarri du, halaber, astelehenetik aurrera hasiko dituela Prudentziaren eta Justiziaren alegorien eskulturak zaharberritzeko lanak. Bi irudi horiek XVIII. mendekoak dira, eta ez dute narriadura larririk jasaten, baina haien gabeziek, etorkizunean, ur-filtrazioen edo talken eta hausturen ondoriozko konplikazioak ekar ditzakete. Bi astez luzatuko dira lanak, eta San Saturnino jaiaren inguruan bukatuta egongo direla aurreikusi dute.

Joan den irailean bi eskulturen aitortza egin zuten, eta, Vianako Printzeak apirilean egindako txostenekin bat eginda, bi irudietan esku hartzeko beharra zehaztu dute.

Osoko bilkuren aretoan, koadro berri bat

Osoko Bilkuren Aretoko hormetatik 'Vista de Pamplona' koadroaren kopia bat zintzilikatuko dute datozen egunetan. Juan Bautista del Mazo Velazquezen ikasle eta suhia da, eta Felipe IV.ak 1646an Iruñeko Ziudadelan egin zuen bisita islatzen du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!