Idealista atariaren arabera, Nafarroako hiriburuak, bat egiten du unibertsitate hiri baten ezaugarriekin. Alokairuan bizi diren ikasle gazteak dira gehien bat Iruñean, baina alokairuan dauden etxebizitzen parkea gero eta murritzagoa da, eskariaren hazkundearen eraginez.
2008tik 2019ra %38,5 igo da alokairuen prezioa Iruñean. 2015ean 7 euroko balioa zuen alokatutako metro kuadroak; gaur egun, berriz, 9,2 euro. Hau da, %31,4 gehiago. "2020rako aurreikuspenen arabera, errentek gora egiten jarraituko dute, baina igoera txikia izanen da", adierazi du atariak.
Salementen prezioak behera eginen du
Salmentei dagokienez, krisiaren okerrena 2010ean hasi zen, prezioa 2.450 euro/m2-ra iritsi zenean. Mailarik baxuena 2015ean erregistratu zen, %20,1 gutxiagorekin. 2018an, berriz ere prezio altua eman zen, 2.245 euro/m2, duela hiru urte baino %20 gehiago, baina 2008koa baino %4 beherago. 2019an, salmenta-prezioen joera beherantz joan da berriro, eta %1,3 jaitsi zen. 2020rako aurreikuspenen arabera, prezioek abiadura handiagoan jaisten jarraituko dute.