Hedabideen "audientziaren arabera" jarriko ditu iragarkiak Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 6a, 13:40

Enrique Maia alkateak %25 murriztu du udalaren publizitate gastua.

2020. urtean publizitate instituzionaleko kanpainak txertatzeko komunikabide pribatuetan espazioak erostea arautuko duen esparru-akordioa onartu du Iruñeko Udalak.

Hedabide bakoitzaren audientziaren "irizpide objektiboei" eta proposatzen duten "eskaintza ekonomikoari" jarraiki ezarriko dituzte iragarkiak. Lizitazio irekia da, eta Iruñean gutxieneko audientzia %10 ingurukoa duten tokiko hedabide guztiek parte har dezakete. Prentsa idatzian, irratian eta telebistan, ehuneko hori lote bakoitzeko Iruñeko audientzia osoaren %10 izango da, CIES hedabideen azterlanaren 2019ko lehen olatuaren audientzia-datuen arabera. 

Erabakiarekin inbertsio publikoa "optimizatu" nahi izan du Navarra Sumaren udalak. 600.000 euroko gehieneko aurrekontua adostu dute; hau da, publizitate-aurrekontua %25 murriztu du udalak, 2019ko 800.000 euroko gastuarekin alderatuta.

%75ko pisua izanen du audientziak balorazioan

Lau izango dira aurkeztutako proposamenak baloratzeko irizpideak, Hedabidearen entzunaldia 75 puntura arte puntuatuko da; proposamen ekonomikoa (publizitate-produktu bakoitzeko tarifa ofizialen prezioei buruzko deskontuak) 10 puntura arte baloratuko da; lote bakoitzean proposatutako hobekuntzak, 5 puntura arte; eta irizpide sozialak, gehienez, 10 puntu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!