Udalari bilkura antola dezala eskatu dio Bizikletaren Behatokiak

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 5a, 11:13
2016ko bizkletaren eguneko ospakizunak.

Navarra Sumak dio Labriteko korridorea aztertu eta gero eginen duela

Bizikletaren Behatokia udalak berak sorturiko erakundea da, hirian bizikleten mugikortasuna hobetzeko xedearekin. 2015etik ez dute bilkurarik egin. Navarra Sumaren udal aginte taldeak iragarri zuen berpiztuko zuela eta bilkura antolatuko zuela. Baina oraingoz ez dute halakorik egin.

Bizikletaren Behatokitik, Xabier Akerreta kexu azaldu da, Diario de Noticias egunkariari egindako adierazpenetan: “Udalarekin elkarlanean aritzeko borondatea daukagu, baina hainbat hilabete joan dira legealdia hasi zenetik, eta oraindik ez dute abian jarri”.

Navarra Sumako Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotzi Fermin Alonsok esan du “udalaren ideia” dela “urtea amaitu aurretik bilkura antolatzea”, baina ez dela “lotu nahi Labriteko bide gorriari buruzko parte hartze prozesuarekin”.

Akerretak gogora ekarri du Maiak berak sortu zuela Behatokia, haren lehen legealdian; “eta emaitzak nahikoa txukunak izan ziren, iritzia emateko eta ekarpenak egiteko aukera eman baitzuten, esaterako Gipuzkoa etorbideko lehen zatian”. Joan den leegaldian, behatokia zabaldu eta ireki egin zuten, baina Akerretaren aburuz "ez zen eraginkorra ekintza tekniko zehatzetarako". 2015ean bildu zen azkenekoz.

Nolanahi ere, Akerreta kritiko azaldu da Maiak legealdi honetan egindakoekin: “Galdetu esan baligute Pio XII.ean zer egin, azalduko genien jarri dituzten gomazko babesek gutxi irauten dutela, eta hoberena zintarri bikoitza jartzea izanen zela”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!