1936ko altxamendu militar odoltsuan errepresaliaturiko bederazti lagunen omenezko plakak berrezarri zituen atzo Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak, Iruñeko Alde Zaharrean. Plakotako batzuk kenduak zituzten. Besteak kili-kolo zeuden.
Plakon artean, Ramon Bengarai Zabalzaren omenezkoa, bizi izan zen Kale Nagusiko atariaren aurrean. Bengarai Osasunako zuzendaritzako kidea izan zen, Larraina elkartearen sortzaileetakoa, UGT sindikatuko kidea, eta Nafarroako Partido Republicano Radical Socialistaren (Alderdi Errepublizale Erradikal Sozialista) sortzaileetakoa. 36an desagertu zen.
Kale Nagusian bertan, Juan Etxepare Aramendia eta Enrique Ignacio Astiz Aranguren plakak ere jarri zituzte. Jarauta karrikan, plakak jarri zituzten Armando Gtravalos Armendariz, Cipriano Daroza Lizarraga, Juan Aldabe Beorlegi eta Juan Antonio Ibarrola Diaz bizi izan ziren atarien aitzinean. San Anton karrikan, ezarri zituzten Agustin Uriz Itsaso eta Vicente Michel Diazenak.
Fusilatuen Elkarteak orotara 130 plaka jarri ditu Iruñean, errepresaliatuen omenez.