Donostiako Kursaal Jauregia izan da Amstel Oro Pintxoen XIV. edizioa ospatzeko aukeratu duten agertokia. 100 sukaldari profesional baino gehiago bildu ditu aurtengo edizioak. Amstel Oro izan da berriro gastronomiaren hitzordu handi honetako garagardo ofiziala.
Iruñeko Baserriberri jatetxearen filosofia modu ezin hobean irudikatzen duen proposamen oso originala aurkeztu dute Iñaki Andradasek eta Luken Vigok: ResaKwich Revolotum Re-Cenoz. Andradas, bere errezeten bidez, bezeroen ahosabaian inoiz ikusi gabeko sentsazioak gogora ekartzen saiatu da. Sukaldariak, bere sukaldaritza eskaintza, esperientzia sentsorial oso bat bezala definitzen du, ahosabai zorrotzenentzat ahaztezina. Proposamen horrek garagardoarekin hobekien ezkontzen den Pintxoaren Urrezko Amstel Saria jaso du.