22 gidari salatu dituzte Iruñean, baimendutakoa baino alkohol tasa handiagoarekin gidatzeagatik

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 4a, 10:56

Udaltzaingoko patruilek hamasei istripu artatu dituzte asteburuan.

Iruñeko Udaltzaingoak 22 gidariri salaketa jarri die asteburu honetan, baimendutakoa baino alkohol tasa altuagoarekin gidatzeagatik.

Gainera, beste hiru gidari ere salatu dituzte Nafarroako hiriburuan drogak hartuta gidatzeagatik, eta beste bi gidariri eginbide judizialak ireki dizkiete edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik.

Asteburuan Udaltzaingoko patruilek hamasei istripu artatu dituzte. Gehienetan kalte materialak besterik ez dira egon.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!