Iragan legealdian, Iruñeko Udalaren Twitter kontua elebiduna zen. Euskarazko zein gaztelaniazko mezuak zabaltzen zituen. Navarra Sumak kontu hori bitan banatzea erabaki du. Kontu zaharra, jarraitzaile guztiak dauzkana, gaztelania hutsean utzi du. Eta berri bat sortu du, batere jarraitzailerik gabea, euskarazko mezuentzat.
Hainbat txiolarik erabakia euskarafobotzat jo dute. Eta horri erantzutera deitu dute. Nola? Bada gaztelaniazko kontuari jarraitzeari utziz, eta euskarazoari jarraitzen hasiz. Gaztelaniari unfollow eta euskarari follow.
Esakera hori zabaldu dute, besteak beste, Joseba Beramendi Exprai marrazkilariak eta Mikel Lizaso kazetariak.
‼️EUSKALDUNOI ESKAERA‼️
— Exprai (@Exprai) November 2, 2019
Navarra Plusen #euskarafobia-ri erantzun:
1. Unfollow @Pamplona_ayto
2. Jarraitu @Iruna_udala
3. Bertxiotu, mesedez
Eskerrik asko! pic.twitter.com/xWz5O2FRxJ
Iruñeko Udalaren Twitter kontu berria euskarazkoa da eta orain arteko jarraitzaile guztiak gaztelerazkoari opa dizkio... Horixe ari nintzen ni ere pentsatzen, lor dezagun euskal kontuak jarraitzaile gehiago izatea. #mayaberrirokabreadezagun pic.twitter.com/9ltdQqrxI4
— Jorditz (@irikaitz) November 1, 2019