Navarra Suma batzordeetako eskaerei erantzutera behartu du udal idazkariaren txosten batek

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 31a, 11:14

Ana Elizalde alkateordeak uko egin zion EH Bilduren eskaerak erantzuteari

“Gobernu-taldeko kideen betebeharra da egiten zaizkien eskaerei erantzutea”. Hala dio udal idazkariak egindako txostenak, Ana Elizalde alkateordeak batzorde batean, eskaeren eta galderen txandan, EH Bilduko zinegotzi Maider Belokiren galderei erantzuteari muzin egin eta gero.

Presidentetza batzordean gertatu zen. Elizalde horren presidente izan ohi da. Navarra Sumako alkateordeak esan zuen ez zegoela beharturik eskaerei erantzutera. Eta argudio horrekin, ez zion erantzun Belokiren esakerari. EH Bilduko zinegotzia udal idazkariari galdetu nahi izan zion hori hala ote zen. Baina Elizaldek ez ion hitza eman idazkariari, nahiz eta idazkaria behar hori zehazten duen arautegiko orrialdea seinalatzen ari zitzaion.

Gauzak horrela, urriaren 15ean EH Bilduren udal taldeak gaiari buruzko ebazpen juridikoa eskatu zuten. Eta Idazkaritzak urriaren 29an plazaraturiko ebazpenak dio eskaerei eta galderei erantzun behar zaiela, bai Udal Batzako erreglamenduaren 116 artikuluaren arabera, baita Toki-araubidea arautzen duen Legearen arabera ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!