Arrotxapean eremu urdina eta laranja indarrean jartzeko proiektua aurrek legealdiko udal aginte taldeak taxutu zuen. Gaseko zezentokietatik Marcelo Zelaieta etorbidera arteko karrika guztietako aparkalekuak barnebiltzen ditu. Orotara 3.777 plaza dira, 3.482 eremu laranjakoak eta 265 urdinekoak. Proiektu beraren arabera, Anelierreko eta Gaseko zezentokietako aparkalekuak ere eremu laranjara pasako dira. Nolanahi ere atzo Labairuk ez zuen zehaztu nola gauzatuko duten proiektua.