Euskaraldiaren Iruñeko batzordea martxan da, eta gaur saio irekia eginen du Plazara!-n (Kale Nagusia 31), 19:00etan. 2020ko azaroaren 20tik abenduaren laura eginen dute bigarren Euskaraldia. Horri begira lanean ari dira jada hainbat euskaltzale, herri eta auzoetako batzordeetan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.