Iruñeko hamalau auzo-zinegotziak dekretuz izendatu ditu Maiak

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 28a, 19:47

Udal Gobernu taldea osatzen duten Navarra Sumako zinegotziak izanen dira.

Enrique Maya Iruñeko alkateak alkatetza dekretu bat sinatu du, eta bertan auzoetako zinegotzigoak eta horiek bere gain hartzen dituzten zinegotziak zehazten dira. Dekretuak 14 zinegotzi ezartzen ditu, aurreko legegintzaldian baino bat gehiago, bi zinegotzigo desberdin bihurtzen baitira Sanduzelai eta Ermitagaña-Mendebaldea. Udal gobernu taldea osatzen duten Navarra Sumako zinegotziek izango dituzte auzoetako zinegotzigoak.

  • Buztintxuri: María Echávarri Miñano
  • Alde Zaharra: Fernando Sesma Urzaiz
  • Etxabakoiz: Cristina Martínez Dawe
  • Zabalguneak: María García-Barberena Unzu
  • Ermitagaña, Mendebaldea: Arturo Lecumberri Martínez
  • Erripagaña, Beloso: Ana Elizalde Urmeneta
  • Iturrama: Fernando Aranguren Reta
  • Mendillorri: Ana Elizalde Urmeneta
  • Arrosadía, Azpilagaña: Juan José Echeverría Iriarte
  • Arrotxapea: Carmen Alba Orduna
  • Sanduzelai: Javier Labairu Elizalde
  • Donibane: Arturo Lecumberri Martínez
  • Lezkairu: María Caballero Martínez
  • Txantrea: Fermín Alonso Ibarra

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!