Biniloan eta CD formatuan plazaratu duten singleak bi kanta ditu: lanari izena ematen dion Dardara hura eta .
Bi kantuok Puerto de Santa Marian (Cadiz, Andaluzia) grabatu zituzten, Paco Loco ekoizel ezagunarekin, Mugiro Bila disko grabatu zuten sasoi berean. “Lanean genbiltzala, single honetako bi kantuen letrak iritsi zitzaizkigun, eta musikatu genituen. Orduan jabetu ginen ez zetozela bat Mugiro Bila diskoko gainontzekoekin, ez musikalki ezta letrei dagokienez ere”, azaldu du Ubedak.
Letren izpirituari dagokionez, ezberdintasunak bistakoak ziren: “Mugiro Bila-n bazegoen xaxatzeok gogo bat, ironia, txantxa, eta justu single honetako bi letrek beste aire bat dute, beste aldarte bat eragiten dute. Bereziki horregatik erabaki genuen grabatzea, baina beste single baterako gordetzea”.
Ubedaren aburuz, ezberdintasun musikalak ere agerikoak dira: “Mugiro Bila-k badu power pop kutxu hori, eta beste bi hauek gehiago hurbiltzen dira Bide Ertzean-en estilora”.