Zuzenketaren ondoren, onartutako adierazpenak lau puntu jasotzen ditu. Lehenengoan, "Jaialdi eta kultur ekitaldiei lotutako produktu turistikoa Iruñeak eskaintzen duen produktu turistikoen eskaintzan txertatzea" adostu dute. Bigarren puntu batean, Batzordeak erabaki du "marketin eta merkaturatze plan bat garatzea, bidaia-operadoreei eta agente merkaturatzaileei produktu turistiko espezifikoa ezagutarazteko". Hirugarrenik, "Kultur turismoaren segmentuaren barruan city breaks produktu turistikoa aurkeztea 2020ko Fitur Festivalen" azpimarratu du. Eh Bilduren jatorrizko adierazpena osatzen duten hiru puntu horiei laugarren bat gehitu zaie, PSNren gehitzeko zuzenketaren fruitua, zeinaren bidez adosten baita "Iruñeko kultur eskaintza kalitatezko atari batean bateratzea, sortzaile, elkarte, kudeatzaile eta espazio publiko eta pribatuei irekia".PSNren zuzenketa bat jaso du proposamenak, eta aldeko sei botorekin (EH Bildu, PSN eta Geroa Bai) eta bost abstentziorekin (Navarra Suma) onartu dute.