Espainiako bandera pintatu dute Iruñeko Iturrama auzoko Amaiur Ikastolako atean, @i_egoi eta @goriborrokan erabiltzaileek salatu dutenez. Pintaketarekin topo egin dute ikasleek, irakasleek eta gurasoek, gaur goizean, D ereduko ikastetxe publikora gerturatu direlarik. Gaur goizean bertan garbitu dute.