Mobilizazio jendetsuak egin dituzte eguerdian Euskal Herrian, Kataluniako buruzagi subiranisten kontra Espainiako Auzitegi Gorenak eman duen epaia salatzeko eta Altsasuko gazte espetxeratuak askatu ditzatela eskatzeko. Arabako hiriburuan Ertzaintzak atxilotu dituen 19 gazteen askatasuna eskatzeko mobilizatuko dira. 19:30ean jarri dute hitzordua. Iruñean, Nabarrerian. "Ezer aldatzeko prest ez dagoen erregimen autoritarioaren aurrean, aukera bakarra gelditzen zaigu: burujabeza, independentzia, autodeterminazioa", adierazi dute.