Udaletxea arrosaz argiztatuko dute bularreko minbiziaren aurka

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 17a, 18:33

Nafarroan, 410 kasu diagnostikatzen dira urtero, eta egun emakumeen artean tumorerik ohikoena da.

Iruñeko Udaleko fatxada larunbat honetako ilunabarrean argiztatuko da. Arrosaz eginen du, Osasunaren Mundu Erakundeak urriaren 19rako ezarritako Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Egunarekin Udalak duen atxikimendu gisara. Keinu honen bidez, Udalak bat egin nahi du gaixotasun honen gainean eta hari antzemateko kontroletara eta probetara jotzeak duen garrantziaren gainean abiatutako kontzientziazio-kanpainarekin.

Egun, Espainian 33.300 bularreko minbizi inguru diagnostikatzen dira urtean. Nafarroan, 410 dira urteko kasuak. Hauxe dugu tumorerik ohikoena emakumeen artean; izan ere, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak adierazitakoaren arabera, zortzi emakumetatik batek edukiko du bularreko minbizia bere bizitzan zehar. Hori dela-eta, osasun-erakundeek eta -elkarteek behin eta berriz aipatzen dute detekzio goiztiarraren, kontrolaren, segimenduaren eta geroko mediku-azterketen garrantzia.

Nafarroan, Bularreko minbiziaren Saray elkarteak laguntza ematen die, 1996. urteaz geroztik, gaixotasun hau jasaten ari diren edo jasan duten pertsonei eta haien senideei. Bere jardueren artean, azpimarratzekoak dira arta psiko-sozialeko programak –1.300 arta-kasutik gora 2018an– eta sentsibilizazio- zein prestakuntza-programak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!