Epaitegi barruan, gaur goizean lekukoak entzuteko aukera izan dugu soilik. Foruzainak eta Nafarroako Gobernuko Arkitektoak. Hain zuzen, Ondarearen arduraduna den arkitektoak azaldu du, Rozalejoko Jauregia Gobernuaren esku dagoenetik, eraikin erabilgarritzat dutela sailkatuta eta azken urteotan hainbat proposamen ezberdin izan direla mahai gainean. Hostalaritza eskola, Euskarabidearen bulegoak edo ta Memoriaren Institutoa bertan egiteko asmoak eta proiektuak izan ditu buruan Gobernuak.
Hostalaritza eskola, Euskarabidearen egoitza edo ta memoriaren istitutoa martxan jartzeko, erabat zaharberritu behar da eraikina, arkitektoak azaldu duen moduan, bertan behera erortzeko arriskua handiegia baita. Horregatik, bertan jarduerak egiteko debeku txostena karrikaratu zuen bere sailak.
Foruzainen lekukotzak, identifikazioetan oinarritu dira. 22 auziperatuak Gaztetxetik kanpo edo ta hedabideetan egindako adierazpenengatik identifikatu zituztela onartu dute, baina ezin izan dute frogatu, Gaztetxe barruan aritu zirenik edo ta leporatzen zaizkien kalteak egin zituztenik.
Higiezin usurpazio delitu arina leporatuta 22 auziperatuei 150.000euroko isuna eskatzen diete guztira.
Hasi da @maravillasGTX ko 22 kideren kontrako epaiketa
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) October 17, 2019
>> Higiezin usurpazio delitu arina leporatuta 22 auziperatuei 150.000euroko isuna eskatzen diete guztira.https://t.co/3A2BqtVGIX pic.twitter.com/YclB7CeK2L