2017an okupatu zuten Arraiza Etxeko sarrerak hormatu ditu Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 17a, 07:57
Arraiza Etxea, hormaturik (Argazkia: Iruñeko Udala)

Arraiza Etxea Arantzadin dago. Eta 2008tik Iruñeko Udalarena da.

2017an okupatu egin zuten Arraiza Etxea. Eta orain udala hormatzen ari da. Udalak azaldu duenez, hormatze lanei ekin ziotelarik eraikinaren barruan ez zegoen inor. Arraizatarrena zen lursailean dago etxea. Baina ez da etxe nagusia baizik eta lorazainarena zena.  

Betiere udalak zabalduriko informazioaren arabera, hormatu aurreko astean udaltzainek zaintza lanak egin zituzten, eta ez zuten inor ikusi etxean sartzen. Aurreko hilabeteetan, 20 lagun inguru ibiltzen ziren etxean, egunero.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!