Unzu Hostelari bidea eman diote

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 17a, 07:42
Unzu Hostel-aren aurkako elkarretaratze bat.

Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzia Batzordeak arautegi urbanistikoaren aldaketak onartu zituen atzo, hurrengo Udalbatzan bozka daitezen.

Plan Orokorreko zein Barne Erreformarako Planginzta Bereziko aldaketak onartu zituzten atzo, datorren osoko bilkuran bozka –eta aurreikuspen guztien arabera onar– ditzaten.

Turistifikazioari aurre egiteko, duela bi urte lizentzia turistikoetan luzamendua ezarri zuten. Aldaketok luzamendu horren amaiera ekarriko dute. Eta amaiera horrek bidea libre utziko dio Unzu Hostelari, hau da, Mercaderes kalean 277 lagunentzako hostel-a zabaltzeko proiektuari.

Hotelei eta hostel-ei dagokienez, ez da gutxieneko distantziarik egon beharko haien artean. Hori bai, gehienez etxadi bakoitzaren %25 okupatu ahal izanen dituzte hotelek eta hostel-ek. Eta horrek bidea libre uzten dio Unzu Hostela-ri. Formulazio hori urtarrilaren 10ean onartu zuen udalbatzak, UPNren eta Geroa Bairen aldeko botoekin, eta PSNren abstentzioarekin.

Pisu turistikoei dagokienez, ezinen da halakorik izan lehen solairuetan. Eta atari bakoitzeko pisu edo pentsio bat besterik ezinen da izan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!