Gaur abiatuko da Maravillas gaztetxearen epaiketa

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 17a, 08:20

Hogeita bi lagun ikertu dituzte, higiezinen usurpazio delitu arina egotzita, Rozalejo Markesaren jauregiaren okupazioaren kontura.

Gaur goizeko 10:00etan abiatuko da Maravillas gaztetxearen ahozko epaiketa, Nafarroako Auzitegian, Iruñeko 4 Instrukzio Epaitegiko epailearen eskutik.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak plazaratu duen oharraren arabera, hasteko sei foru poliziak lekuko bezala deklaratuko dute. Jarraian, ikerturiko 22 lagunak galdekatuko dituzte. Horren ondotik, Nafarroako Ondare Zerbitzuko zuzendariak eta haren menpeko hiru teknikarik deklaratuko dute.

Epaileak, ordea, atzera bota du Foru Poliziako buruak eta Nafarroako Ogasun kontseilariak deklaratzeko eskaera.

Gogoratuko denez, Rozalejo jauregia birritan okupatu zuten, Maravillas gaztetxea sortzeko 2018ko abuztuan uztarazi zuten. Eta, okupazio laburrago baten ondotik, baita aurtengo urtarrilean ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!