Txantrean apustu etxe bat zabaltzeko asmoa salatu dute auzokideek

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 16a, 08:43

Atarrabiako Etorbidean, garai batean Ciclos Larequi denda zegoen tokian, apustu etxea zabaltzeko asmoaren berri izan dute Txantreako bizilagunek. Pasa den abuztuan, Navarra Sumak, horretarako baimena eman zion enpresari. Ostiralean auzo batzarrera deitu dute, egoeraren berri eman eta negozio hau ez zabaltzeko neurri eta mobilizazioak antolatzeko.

Albistea atzo ezagutu zen eta gaur baieztatu egin da. EH Bilduko Joxe Abaurrea zinegotziaren galderari erantzunez, Navarra Sumako Juan Jose Etxeberriak azaldu du, pasa den abuztuan Txantrean, apustu etxe bat zabaltzeko baimena eman zuela. Txantreako erdigunean, Atarrabiako Etorbidean, Munduaren parkearen ondoan, apustu etxe bat zabaltzekoa smoa du enpresa batek. Hautatutako lokala gainera, auzoan sona eta historia handikoa, Ciclos Larequi denda zaharra zegoen tokia. TX Bizi, Txantrean Auzolan eta Arga Bizilagunen Elkarteak auzo batzarra dietu dute ostrial honetan, arratsaldeko 19:30ean, Txantreako bizilagunei egoeraren berri eman, informazioa partekatu eta apustu etxearen ezarpena nola geldituko duten erabakitzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!