Iruñeko Udaleko gehiengoa Maiak berreskuratutako dieten kontra azaldu da

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 16a, 08:03

Navarra Suma bakarrik geratu zen Enrique Maiak berrezarritako dieta sistemaren defentsan. EH Bilduk, PSN-k eta Geroa Baik bat egin zuten presidentzia batzordean, Comiruñarako alkateak berreskuratu duen ordainketa sistemaren kontra eta bertan behera uztea eskatu zioten.

Gehiengoak onartutako adierazpenetan Comiruñako administrazio kontseiluko bileretan parte hartzeagatik, Navarra Sumak berak, zuzenean, izendatutako kideek jasotzen dituzten dietak salatzen dira. Bilera bakoitzeko goi kargudun bakoitzak 361,5 euro jasoko ditu. Dieten defentsan bakarrik geratu den arren, Enrique Maiak, sistema hau Iruñeko Udalaren menpeko beste elkarteetara zabaltzeko asmoa erakutsi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!