Navarra Sumak izendaturiko bost goi kargudunek 361 euro kobratuko dituzte, Comiruña udal elkarteko bilera bakoitzeko. Neurria atzo aztertu zuten, elkarteko kontseiluan. Navarra Sumako ordezkariak eta dietak kobratuko dituzten goi kargudunek alde bozkatu zuten, eta EH Bilduko, Geroa Baiko eta PSNko ordezkariek aurka. Aurkako botoa eman zuten indarren arabera, Navarra Sumak bere goi kargu dunen soldatak handitu nahi ditu, atzeko atetik.