15 hilabeteko espetxe zigorra, Maravillas gaztetxearen pareko kamera apurtzeagatik

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 16a, 07:48

Maravillas gaztetxearen utzaraztea, auzoko batek harturiko irudian.

Zigorturiko gazteak helegitea aurkeztu zuen, baina Auzitegiak epaia berretsi du

Iruñeko Penaleko 4. Epaitegiaren arabera, 2018ko abuztuaren 11n, Maravillas Gaztetxearen lehen utzarazta baino aste bete lehenago, goizeko 5:53an, bi gazte elkartu ziren Rozalejo Jauregiaren, hau da, Maravillas gaztetxea zenaren aurrean, eskailera batekin eta eskalatzeko materialarekin. Parean, Nabarreria Plazako 14 atarian, Iruñeko Udalaren zainketa kamera bat zegoen. Betiere epaitegiaren arabera, kamera askatu eta lurrera bota zuten. Bi gazteetako bat ezin izan dute identifikatu. Besteari, identifikatu dutenari, 15 hilabeteko espetxe zigorra eta 4.320 euroko isuna ezarri zion. Gazteak helegitea aurkeztu zuen, argudiatuz egiletzari buruzko zalantzak zeudela. Baina orain Nafarroako Auzitegiak epaia berretsi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!