Udaletxearen erabilera partidista salatu du Iruñeko udalbatzak

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 15a, 14:19

Pasa den ostiralean PPko buruari, Pablo Casadori egin zitzaion harrera salatu dute EH Bilduk, PSN eta Geroa Baik. Casado, Udaletxeko areto nagusian izan zen eta balkoira ere atera zen argazkiak egitera, Enrique Maia alkatea, Javier Esparza UPNko burua eta Navarra Sumako ordezkari eta hautagaiekin.

"Udaletxeko fatxada PPren hauteskunde ekitaldi batetarako erabiltzea" salatzen zuen EH Bilduk aurkeztutako adierazpenak, aurrerantzean horrelako jarrera "desleialak" albo batera uztea eskatuz Enrique Maia alkateari. PSN eta Geroa Baiko zinegotzien aldeko bozka jaso du.Navarra Sumak kontrako bozka eman dio adierazpenari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!