"Erreferenduma ez da delitua" eta "Katalunia-Altsasu aurrera" oihuka aritu dira bildutakoak. Gure Esku Dagok deitu du protestara "Erreferenduma ez da delitua" lelopean. Ehunka pertsona batu dira plazan. Argiako aldizkariko Xabier Letona kazetariak zabaldu duenez tentsio handiko unea bizi izan da:
Iruñean tentsio handiko unea bizi izan da Polizia talde bat hurbildu denean pankartara eta antolatzaileetako bat identifikatu duenean, bilkuraren baimenik ez zutelako. Orain Gure Eskuko kidearen aurkako isuna bideratuko du pic.twitter.com/2dtnGqVMur
— Xabier Letona (@xletona) October 14, 2019