Ostegunean familiendako ibilaldi sentsoriala eginen da euskaraz Arga inguruan

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 14a, 16:51

“Ibilaldi sentsoriala: gure ingurunea dastatzen: gure ingurunea dastatzen”, antolatu du San Pedro Ingurumen Heziketarako Zentroak urriaren 17rako. Doakoa da eta 17:30etatik 19:00etara eginen da.

Ostegun arratsaldean eginen da txango hau Arga inguruan. Familiartean egiteko jarduera izanen da, non jolasaren bidez ingurua, landareak eta zenbait animalia ikusi, entzun, ukitu, usaindu eta dastatuko baitituzten.

Oihana López izanen da gidaria. Teknikari hau Hezkuntza Berezian eta Psikopedagogian lizentziaduna da, eta prestakuntza du gorputz-arteterapian. Adin guztietarako sormen-lantegiak ematen ditu eta osasun kolektiboa sustatzen du gorputz-adierazpenaren eta artearen bidez.

Lekua hartu daiteke 010 telefonora edo, Iruñeaz kanpotik deituz gero, 948 42 01 00ra deituta.
4 eta 10 urte bitarteko haurrentzako taillerra da, helduek lagunduta

Iruñeko ingurumen hezkuntzako museoa.
Errotazarko kalea – Iruñea
(irteera eta helmuga)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!