Gizon bat larri zauriturik Iruñean, auto batek zebrabide batean harrapatuta

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 14a, 07:51
Iruñeko zebrabide bat, artxiboko irudi batean.

Iruñean gertatu da, Nafarroa Beherea etorbidean. Zauritua gizonezkoa da, eta 46 urte ditu.

Larunbatetik iganderako gauean gertatu zen, goizaldeko ordu bietan. Auto batek 46 urteko gizonezko bat harrapatu zuen Nafarroa Beherea etorbideko zebrabide batean. Gizonezkoa larri zauriturik ospitaleratu zuten. Udaltzaingoak jakinarazi zuenez, gidariak negatibo eman zuen alkohol frogan. Udaltzaingoak berak dio itxura guztien arabera oinezkoak semaforoa gorri zegoelarik gurutzatu zuela errepidea. Gidaria oinezkoa ez harrapatzen ahalegindu zen, eta ahalegin horretan autobus baten kontra talka egin zuen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!