Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia ezagututa, erantzunak eta protestak zabaldu dira herriz herri. Gaur 20:00etan, Iruñean erantzun handia eta zabala ematea espero da.
Gaur goizean ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, ikasleek elkarretaratzera deitu dute Liburutegiaren ondoan. 11.45ean izanen da protesta.
Gazteok Altsasurekin lemapean mobilizazio kanpaina bat hasi da dagoeneko. Bihar Urriaren 10a 20.00etan Iruñeko Udaletxe plazara gerturatzeko deialdia zabaldu dute eta hemen mobilizazioak deitzeko kartel mutua luzatzen dugu ere, ESKERRIK ASKO. Guztiok kalera. Muntairik ez!! pic.twitter.com/HTo1Z7DmmK
— Entzun Altsasu (@EntzunAltsasu) October 9, 2019