Navarra Sumak dio ez dagoela borra luzagarriak erretiratzeko txostenik, bi badaude ere

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 9a, 08:08

Udaltzainak borra luzagarriak erabiltzen, Txupinazoan.

Borra luzagarriak kentzeko txosten teknikoak eskatu ziren. Borrok berreskuratzeko, ez dute inolako txostenik galdegin.

Borra luzagarriak erretiratu egin zituen Joseba Asironen udal gobernu taldeak, joan den legealdian, udaltzain gehienentzat. Motorzaleentzako eta kalez jantzitakoentzako mantendu zituen soilik. Atzo, Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkari berriak, Navarra Sumako Javier Labairuk, esan zuen erabaki hori oinarritzeko txosten teknikorik ez zegoela. Haatik, bi txosten egin zituzten, erabakia hartu aurretik.

Kontua da Labairuk borra luzagarriak berreskuratu dituela, udaltzain guztientzat. Atzo EH Bilduko zinegotzi Eva Arangurenek galdetu zion ea erabaki horren gibelean txosten teknikorik ba ote zegoen. Eta Labairuk erantzun zuen erabakia, joan den legealdian bezala, txosten teknikorik gabe hartu dela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!