Civivoxak eta Gazteriaren Etxea, greban

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 8a, 07:42

Arrosadiako civivoxa, artxiboko irudi batean

Gaur, bihar eta etzi huelga eginen dute Sedena enpresako langileek

Sedena enpresako langileek huelga egitea erabaki dute, murrizketak salatzeko eta lan baldintza hobeak aldarrikatzeko. Atzo Udalak berak prentsa oharra plazaratu zuen, azaltzeko horren ondorioz, hiru egunez itxita egonen direla honako udal zentro hauek: Kondestable, Jus La Rocha, Iturrama, Mendillorri, Zabalgunea, Arrosadia eta Sanduzelai civivoxak; Mendillorriko, Sanduzelaiko eta Iturramako udal liburutegiak; Gazteriaren Etxea, eta Kondestable Jauregiko Herritarren Arretarako Bulegoa zein Elkarlanerako Zentroa. Sedenak 200 langile ditu, eta langileak eta zuzendaritza lan hitzarmena negoziatzen ari dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!