Sei antzezlan euskaraz Iruñean datozen bederatzi asteotan

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 7a, 19:23
'Erlauntza' Vaiven Producciones

‘Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak’, ‘Erlauntza’, ‘Zaldi urdina’, ‘Txarriboda’ eta ‘7ak bat’ antzezlanak ikusi ahal izanen ditugu Gayarren NAEn eta Iturrama Civivoxean.

Antzerki Aroa 2019 zikloaren barruan udazken honetan, urriaren 17tik abenduaren 11ra bitarte,  sei  antzezlan taularatuko dira hiru eszenatoki ezberdinetan: NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLA, GAYARRE ANTZOKIA eta ITURRAMAKO CIVIVOXA.

Emanaldi guztiak 20:00etan izanen dira. 

Urriak 17, osteguna. 20:00. Nafarroako Antzerki Eskola
BABESLEKU ARROTZAK ETA ANIMALIA BAKARTIEN HOTSAK
Rubik Theatre

Urriak 30, asteazkena. 20:00. Gayarre antzokia
ERLAUNTZA (azpitituluak gaztelaniaz)
Vaivén produkzioak

Azaroak 13, asteazkena. 20:00. Gayarre antzokia
ZALDI URDINA
Artedrama – Axut – Dejabu Panpin Laborategia

Azaroak 14, osteguna. 20:00. Gayarre antzokia
ZALDI URDINA (azpitituluak gaztelaniaz)
Artedrama – Axut – Dejabu Panpin Laborategia

Azaroak 22, ostirala. 20:00. Iturramako Civivoxa
TXARRIBODA
Hika Teatroa

Abenduak 11, asteazkena. 20:00. Nafarroako Antzerki Eskola
7AK BAT
Atx teatroa

Sarreren salmenta: 8€. Nafarroako Antzerki Eskola: www.laescueladeteatro.com-en, eta txarteldegian emanaldia hasi baino ordu eta erdi lehenagotik; Gayarre antzokia: www.teatrogayarre.com-en, eta txarteldegian; eta Iturramako Civivoxa: www.pamplonaescultura.es, www.pamplona.es eta Civivox zentroetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!