Eusko Jaurlaritzak gaur iragarri ditu Euskadi sarien lehen irabazleak. Asisko Urmeneta iruindarra saritu dute ilustrazioaren atalean, AztiHitza: Xahoren biografikoa liburuan egindako lanarengatik. "Komikiaren lengoaiaren mugekin jolasten duen proposamena arriskutsua izateagatik", epaimahaiak azpimarratu duenez.
Literatura Euskaraz kategorian Irati Elorrieta saritu dute eta haur literaturan Patxi Zubizarreta. Hemezortzi mila euro jasoko ditu saridun bakoitzak, eta aukera dute lanak itzultzeko 4.000 euro eskuratzeko ere.