Marrazki bizidunak egiteko euskarazko tailerra Arrosadian

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 27a, 09:48

Datorren urriaren 19tik aitzinera familiendako euskarazko tailerrak eskainiko dira Arrosadiako Civivoxen. Bertan stop-motion animazio teknika landuko da eta pelikula txikiak egiten ikasiko da mugikorren bidez.

Bideogintzan maisu den Oier Fuentesek emanen ditu klaseak 6 urtez gorako txikientzat et aberen gurasoentzat. Elkarrekin eta euskeraz gozatzeko aukera paregabea.

Informazio gehiago: https://eranafarroa.eus/eranafarroa/ikastaroa-stop-motion-animazioa/

Izen-ematea: Arrosadia-Milagrosa Civivoxa ( 948 29 28 02) eta online http://www.pamplonaescultura.es/inscripciones-cursos-y-activades-civivox/ webgunean (Kasu eman, eta euskarazkoa hautatu!)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!