Autokarabanendako aparkalekua ezarri nahi du Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2019ko irailaren 24a

Iruñean autokarabana duten bizilagunak asko dira, ibilgailu hauek aparkatzeko tokiak ordea gutxi. Iruñeko Udalak, EH Bilduk egindako proposamena onartu du, hirian bertako bizilagunen autokarabanak aparkatzeko toki bat topatzeko. Udalak, egun kaleetan aparkatutako autokarabanak zenbatuko ditu, dagoen beharra neurtzeko.

EH Bildu, PSN eta Geroa Baik bat egin dute proposamenean. Egun, Iruñean, autokarabana bat dutenen buruhaustea da, beren ibilgailua aparkatzeko toki aproposa eta seguroa topatzea. Aparkaleku pribatuak badaude, baina ez dute dagoen eskaria asetzeko nahikoa tokirik. Gauzak horrela, erabiltzaile askok, kalean aparkatzen dituzte beren autokarabanak ondorio bikoitzarekin. Alde batetik, haien ibilgailua lapurreta eta bandalismoaren esku daude. Bestetik, autokarabanek hainbat kotxeren plaza okupatu eta askotan kaleetan ikuspena ere oztopatzen dute.

EH Bilduk, ibilgailu hauek elkartuko dituen aparkaleku baten proposamena eraman du Iruñeko Udalera, Buztintxuri aldean horretarako gunea ere aurreikusiz. Ez litzake turistendako edo bisitariendako aparkalekua, Iruñeko autokarabanistendako bigilatutako aparkalekua baizik. Alderdi sozialistak aurreko pausu bat proposatu du: Iruñeko kaleetan diren autokarabana kopurua zenbatu eta dagoen beharra argitu. EH Bilduk, PSN-k berak eta Geroa Baik onartu dute bigarren proposamen hau. Navarra Suma abstenitu egin da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!