Etxabe barrutik ateratzen zen kiratsak jarri zituen zelatan bizilagunak. Hauek jarri zuten lehendabiziko salaketa. Animalien defentsarako elkarteek ere eskatu zuten poliziaren parte hartzea, lokalaren barruan izan zitezkeen animalien egoeraz kezkatuta. Iruñeko Udaleko Ingurugiro eta Zoonosi zerbitzuko kideak bertaratu zirenean ezin zuten sinetsi topatutakoa. Etxabe txiki batean, giro arnasezin batean, 53 katu, 4 txakur, 3 untxi eta triku bat aurkitu zituzten.Oso egoera kaxkarrean ziren, gehienak gaixo. Animalien Zaintzarako Udalaren gunera eraman zituzten gehienak. Batzuen egoera zela eta, albaitariarengana eraman behar izan zituzten zuzenean analisi eta sendagaien bila.