Sarasate Pasealekua bizikletez bete da gaur goizean. Iruñeko auzo ezberdinetatik ikasle tropelak ailegatu dira pedalen gainean hiriaren erdiguneraino. Bidegorri eta kale ezberdinetatik iritsi dira. Mugikortasunaren astearen barruko ekimena izan da. Ikastetxe ezberdinetako ikasleak batu, hirian barna nola mugitu ikus eta ikas zezaten. Ez dira faltatu trafiko ikurrak ikasteko jolasak eta Iruñeko bidegorri ezberdinak ezagutzeko mapak.